Esplotazioa

Agian, esplotazioa adiera ekonomikoan (ustiapena) bilatzen ari zinen.

Esplotazioa pertsonak beste baten probetxu bidegaberako erabiltzen direnean gertatzen den egoera da, dominazioa eta zapalkuntza erabiliz. Era askotako esplotazioak daude: lan esplotazioa langileei dagokiena baino gutxiago ordaindu, behar baino laneginarazi edo kondizio txarreko lanak ematea da, segurtasun edo osasunaren aldetik; sexu esplotazioa pertsonak sexu harremanak izatera behartzea da, euren borondatearen aurka, indarkeria fisiko, psikologiko edo manipulazioa erabiliz; pertsonak hertsapena edo mehatxuak erabiliz delituak egitera behartzea, beste baten mesedetan; ...