Estanflazioa

Estanflazioa  inflazioa eta hazkunde ekonomikoko tasa txikia edo negatiboa aldi berean gertatzen direneko egoera ekonomikoa da. Terminoa 1965 urtean sortu zen, Ian McLeod Erresuma Batuko Finantza Ministroak  emandako hitzaldi batean, inflation eta stagnation (gelditzea) hitzak bateratuz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, stagflation; gazteleraz, estanflación.