Estatistika deskribatzailea lagin bateko informazioa laburbiltzen duten grafikoak (histograma, sektore-diagramak) eta neurri estatistikoak (batezbestekoa, desbideratze estandarra, ...) aurkeztu egiten dituen estatistikaren adarra da, lagin horretako emaitzak populaziora zabaldu gabe, eta beraz haietan egin daitekeen lagin errorea kontuan hartu gabe. Ohikoa da estatistika deskribatzailea estatistikaren hastapen moduan ikasteko, horren edukiak lagin batetik populazio edo eredu estatistiko parametroak estimatzen dituen inferentzia estatistikoa baino errazagoa iznaik, horren kontzeptuak eta prozedurak inferentzia estatistikoaren sarrera moduan egokiak direlako.
Loturiko artikuluak
Ikasliburua: Probabilitate-kalkuluaProbabilitatea gertakizun baten gertagarritasuna (alderantziz, ziurgabetasuna) neurtzen duen zenbaki bat da. [0, 1] tarteko balioak hartzen ditu ([%0, %100], ehunekotan adierazten denean). 1 baliotik zenbat eta gertuago izan,…
EstatistikaEstatistika fenomeno aldakorrei buruz jasotako datu-multzoak era egokian bildu, irudikatu, aztertu eta horiei buruzko konklusioak ateratzen dituzten metodoen multzoa da, bereziki fenomeno aldakor horietan izan daitezkeen erregulartasunak hatzematearren.…
Lagin estatistikoakEstatistikan, lagin estatistikoa populazio bateko kasu edo banakoen azpimultzo bat da, horretan oinarrituta populazio osoari buruzko propietateak eta ezaugarriak, parametroak bereziki, inferitu edo ondorioztatzeko erabiltzen dena. Horretarako, laginak behar…