Estatistika fenomeno aldakorrei buruz jasotako datu-multzoak era egokian bildu, irudikatu, aztertu eta horiei buruzko konklusioak ateratzen dituzten metodoen multzoa da, bereziki fenomeno aldakor horietan izan daitezkeen erregulartasunak hatzematearren. Naturako zein gizarteko fenomenoetan aldakortasuna sarri agertzen denez, estatistikak aplikazio zabalak ditu, hala nola meteorologian, aldagai meteorologikoetan joerak hatzeman eta aurresanak egiteko; medikuntzan, gaixotasunen maiztasuna aztertu edota gaixotasun baten aurkako botika-esperimentuen emaitzak baloratzeko; eta soziologian, sexuak hezkuntza-aukeran duen eragina aztertzeko.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Estatistika deskribatzaileaEstatistika deskribatzailea lagin bateko informazioa laburbiltzen duten grafikoak (histograma, sektore-diagramak) eta neurri estatistikoak (batezbestekoa, desbideratze estandarra, ...) aurkeztu egiten dituen estatistikaren adarra da, lagin horretako emaitzak populaziora zabaldu…
Ikasliburua: Estatistika taulakIkasliburu honetan estatistikan gehien erabiltzen diren taulak azaltzen dira: banaketa normalaren taula, Student-en t eta khi-karratu taula, beste batzuekin batera. Taula guztiak batera hemen eskura ditzakezu, PDF formatoan. Fisher-Snedecor…
Zientzia aktuarialaZientzia aktuariala matematika, estatistika eta probabilitatearen teoria kontingentziak eta arriskuak modelizatu eta aztertzeko, hala nola istripuak, pertsonen heriotzak. Aseguru eta finantzetan erabiltzen dira bereziki, adibidez pentsioen kalkuluan, non…