Estatistikoak

Estatistikan, estatistikoak lagin bateko ezaugarri bat neurtzen duten zenbakizko balioak dira, gehienetan populazioaren ezaugarriei buruz zerbait jakiteko erabiltzen direnak. Beraz, estatistikoen balioak aldakorrak dira lagin batetik bestera, eta ondorioz lagin banaketa bat dagokie. Populazioetako parametroak estimatzeko erabiltzen diren estimatzaileak ere estatistikoak dira.