Estatizazioa (estatalizazioa)

Estatalizazioa edo estatizazioa estatuak enpresa edo sektore baten kudeaketa ekonomikoa bereganatzea da, modu zentralizatuan eta enpresako jabe edo langileak kudeaketa horretatik baztertuz. Halaber, estatalizazioa aurrez deszentralizatuta eta autogestionatua den edozein erakunde edo arlo batean estatuaren erabateko kontrola ezarri eta erabaki-ahalmen guztia hartzea.

Maiz, estatalizazioa eta nazionalizazioa sinonimo gisa erabiltzen dira, baino bi kontzeptuen artean ├▒abardurak egon baduade, biak batera eta elkarri loturik agertzen badira ere. Hain zuzen, nazionalizazioak jabetza hutsari egiten dio erreferentzia (enpresa edo sektore bat nazionalizatzen da, estatua horren jabe bilakatzen denean), estatalizazioa kudeaketa soilari loturik agertzen den bitartean.