Estatuaren aparatuak

Estatuaren aparatuak edo estatu-aparatuak (singularrean ere erabilia, estatu-aparatua) estatu baten biziraupenerako eta bide batez kapitalismoan produkzio-harremanak iraunarazteko ezarrita dauden estatuko erakunde soziopolitikoak dira. Bi motako estatu-aparatuak bereizten dira: errepresio-aparatua, armadak, poliziak eta bestelako segurtasun-indarrek eta judikaturak edo epaileek osatua, eta aparatu ideologikoa, masazko hedabideek, kultura ofizialak eta hezkuntza-sistemak osatua. Marxistentzat - irakurri, Louis Althusser (1970): Idéologie et appareils idéologiques d'État (Notes pour une recherche) - , estatuaren aparatuak gainegitura edo superestrukturaren funtsezko elementuak dira, gizarte erreprodukziorako ezinbestekoak.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, State Apparatuses; frantsesez, appareils d'État; gaztelaniaz, aparatos de estado.