Estatusa

Estatusa edo estatus soziala pertsona edo erakunde batek gizarte egitura batean duen kokapena da, egitura horren behar eta funtzioen arabera eratua. Rolarekin loturiko kontzeptua da, baina rolak kokapen sozial bati dagokion jokabidea diren bitartean, estatusa kokapen sozial hori litzateke. Zentzu hertsian, agintearekin eta boterearekin loturik legoke, baina zentzu zabalagoan estimua, ohorea eta klase-kidetasuna ere barnehartzen ditu. Esleitutako estatusa eta eskuraturiko estatusa bereizten dira: adibidez, aita edo ama izate soilagatik esleitutako estatus bat eskuratzen da, baina estatus horri dagokion rola garatuz beste estatus bat eskuratu dezake. 1

Estatusa bi ikuspuntutik azter daiteke: ikuspuntu erlazional batetik, estatusak (aita, anaia, irakaslea, ...) beste estatus batzuekiko harremanetan aztertzen dira; partaidetzaren ikuspuntutik berriz, estatusak azaleratu egiten dira pertsona batek dagozkion gizarte egituretan parte hartzen hasten denean.

Erreferentziak

1.
Göçmen D. Status. In: Encyclopedia of Power (Keith Dowding Editor). SAGE; 2011:628-629.