Estentsioa eta intentsioa

Logikan, estentsioa eta intentsioa termino baten esanahia azaltzeko bi modu dira. Estentsioa terminoan biltzen diren objektu guztien zerrenda jasotzen du; adibidez, Euskal Herriko herrien estentsioa herri horien zerrenda da. Intentsioak berriz, terminoak dituen propietate zehatz guztiak adierazten ditu, terminoaren esanahia azaltzeko; adibidez, Euskal Herriko herriaren intentsioa adierazteko Euskal Herria zern den eta herria zer den azaldu beharko da.

Ikus, gainera

Beste hizkuntzetan: ingelesez, extension and intension; gaztelaniaz, extensión e intensión.