Estereotipoak

Psikologian, ikuspuntu kognitibo batetik, estereotipoak gizatalde bati buruz irudi labur eta sinplea eratzen dituzten kategoria kognitiboak dira (iritziak, sinesmenak, ...); ildo horretatik, gizarte harremanak era sinplista batean bideratzeko estrategiak dira, beste pertsonengandik aukeratu beharreko informazioa laburtu eta egoera batean pertsona jakin batzuekin nolako jokabidea izan behar dugun erabakitzeko prozesua arindu egiten dutelako; baina aldi berean, estereotipoak negatiboak edo gaitzesgarriak direnean, gizataldeen arteko elkarbizitza desitxuratu eta diskriminaziorako bidea zabaltzen dute. Beste alde batetik, estereotipoen artean heteroestereotipoak, kanpoko gizatalde bati buruzkoa, zein autoestereotipoak, gizatalde propioari buruzkoak, bereizten dira.

Estereotipoak partekatuak dira beti, hau da, norberaren gizataldeko kideek maiz onartzen dituzten kategoriak dira. Ildo horretatik, aurreiritziarekin nahastu ohi da, baina aurreiritzia pertsona bakar bati buruzkoa izaten den bitartean eta ez derrigorrez partekatua, estereotipoa gizatalde osoari buruzkoa da. Estereotipo bati jarraiki hartzen den erabakia edo burutzen den ekintza diskriminazioa da; 1 2 eta azkenean gizatalde baten kriminalizazioa ere eragin dezake.

Ikus, gainera

Erreferentziak

________________________________________________________________________________________________

Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Estereotipoak"; Gizapedian, urtarrila 21, 2017, https://gizapedia.hirusta.io/estereotipoak/.