Estetizazioa gizarte postmodernoetan esperientzia estetiko eta sentsuala eta zentzumenen gozamena nabarmentzen dituen gizarte fenomenoa da, eguneroko bizitzaren eta artearen arteko mugak deseginez, eta beraz estetika ere kontsumo-ezaugarri nagusitzat bihurtuz, masa-kulturan nahiz kontsumo fisikoan. Horren adibide garbiena turismoaren gorakada itzela da, non izandako esperientzia pertsonal sentsualek estatus sozialaren markatzaile moduan erabiltzen hasi diren.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, aestheticization; gaztelaniaz, estetización.
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
SoziologiaSoziologia gizarte-bizitza eta harremanen azterketa, gizataldeen eta gizarte osoaren ikuspuntutik. Gizarteak eta gizataldeak ez dira herri, eskualde, herrialde edo mundu osoko gizabanakoen multzo hutsak, gizarte eta gizatalde baten…
Gizarte zibilaGizarte zibila estatuaren jardunetik bereizten esfera sozial eta publikoa da, hala nola gizarte mugimenduak, elkarteak eta edonolako ekimen sozialak biltzen dituena. Gizarte zibil terminoa XX. mendera arte zabaldu…
Ohiturak eta usadioakOhiturak eta usadioak pertsona, gizatalde eta gizarteek dituzten portaera errepikatu eta iraunkorrak dira, azkenean haien kulturako osagai bilakatzen direnak, tradizioa deitzen dena osatuz. Horien garrantzia nabarmena da kulturetan…