Estilo neogotikoa XIX. mendean, 1830eko hamarkadatik, garatutako estilo artistikoa izan zen, estilo gotikoan inspiratzen zena, eta bereziki arkitekturan izan zuena. Erromantizismoaren baitan sortua, espiritualtasunerako itzulera aldarrikatzen duena gotikoarekiko atxikimendu horrekin. Bereziki eraikuntza erlijiosoetan izan zuen eragina, baina arkitektura zibilean ere izan zuen islada. Europan eta Ipar Amerikan garatu zen gehienbat. Euskal Herrian arkitektura neogotikoaren erakusgarri nabarmenetakoa Donostiako Artzain Onaren Katedrala da (ikus irudia).
Loturiko artikuluak
Freskoa (artea)Artean, freskoa horma batean margotzeko teknika bat da, non igeltsuz eta itsasgarriz prestatutako ore bat, freskoa alegia, prestatu eta hormaren gainean jartzen den; horren gainean margotuz igeltsua kolorearekin…
Ikonoak (artea)Ikonoak (antzinako grezierazko εἰκών hitzetik, eikôn, "antzekotasuna, irudia") bereziki zurezko oholetan baina baita ere harriaren eta oihalaren gainean deboziorako egindako margolanak dira, bereziki kristau artean erabiliak, eta maiz…
Formalismoa (artea)Formalismo artistikoa artearen teoria kritikoa da, artelan baten balioa edo meritua bere ezaugarri formalen arabera baloratzen duena, hau da, lana garatzeko teknikaren perfekzioa irizpidetzat hartuz; adibidez, margolaritzan, marra,…