Estimatzaile alboragabeak

Estimatzaile alboragabeak edo zenbatesle alboragabeak haien batez besteko balioa estimatu nahi den parametroaren berdina duten estimatzaileak dira. Formalki, \theta parametrorako eta \hat{\theta} estimatzailerako honela definitzen da:

    \[E[\hat{\theta}]=\theta\]

Alboragabetasuna estimatzaileen propietate komenigarria da, batezbestez parametroaren balioa asmatu egiten dela esan nahi du, hartatik orokorrean desbideratu arren. Hain zuzen, estimatzaile edo zenbatesle alboratuek, haien batezbestekoa ez dator bat estimatu nahi den parametroaren balioarekin, eta beraz alborapen, desbideratze edo errore sistematiko bat dute.