Estimulazioa estimulu batek zelulak hartzaileak eragin eta gorputzean erreakzio bat eragiteko prozesu osoa da, sentsazioak sortuz lehenbizi eta gero pertzepzioa eraginez. Terminoa estimuluak artifizialki sortzen diren egoeretan erabiltzen da bereziki, hala nola haurren estimulazio goiztiarrean eta ukimenaren estimulazioa, pertsona itsuen kasuan. Hedaduraz, eta adiera arruntean, estimulazioa pertsonen motibazioa eragiten duten pizgarria ere bada (adibidez, "Biologiako Olinpiadak hiru helburu nagusi ditu: jakin-nahia piztea, euren ezagutzak ebaluatzea eta ikasleen estimulazioa bultzatzea").
Loturiko artikuluak
SentsazioakSentsazioa estimuluak zentzumen eta beste errezeptore edo sentsoreen bitartez kontzienteki jasotzea da. Sentsazioan transdukzio izeneko prozesua dago, estimuluak sortutako seinale sentsorialak seinale elektriko bilakatzen duena nerbio-sisteman. Ondorengo prozesua…
EstimuluakPsikologian, estimulua (latinezko stimulus hitzetik, akuilu edo eztena) organismo baten zentzumenek hautematen duten faktore fisiko edo kimikoak dira, organismoaren baitan erreakzio edo erantzun bat sorraraz dezakeena, hartzaile sentsorialetan sentsazioak…
Estimulazio goiztiarraEstimulazio goiztiarra haur txikiei, 6 urte arte, euren berezko ahalmen fisiko, kognitibo, emozional eta sozialak ahalik eta gehien garatzeko erabiltzen diren metodo eta tekniken multzoa da, ingurunetik jasotzen…