Estimulu subliminalak, hautemate subliminala

Estimulu subliminala era kontzientean hauteman ahal izateko magnitude nahikorik ez duen estimulua da, atalase absolututik behera dagoena; adibidez, aditu ahal izateko intentsitate txikiegia duen soinua edo ikusi ahal izateko laburregi erakusten den irudia. Hala ere, kontzienteki hautematen ez badira ere, batzuetan estimulu horien nolabaiteko hautemate erdo pertzepzio subliminala dagoela egiaztatu da, indibiduoen jokabidean eragina izan dezakeena. Mezu subliminalak marketinean erabili dira, subjektuak marka jakin bati atxikitzeko, hala nola marka horiek iraupen laburreko  irudietan txertatuz.