Estraperloa

Estraperloa  Espainian 1936-39 gerra zibilean eta gerraostean zabaldu zen merkatu beltza izan zen, errazionamenduagatik eta erregimen frankistak jarritako beste trabengatik eskuratu ezin zitezkeen oinarrizko gai eta produktuak erosteko aukera ematen zuena, Espainiako hirietan inguruko herrietatik ekarritako oinarrizko elikagaiekin legez kanpo trafikatuz besteak beste. Estraperloaren garrantzia urte haietan horrenbestekoa izan zen, non toki askotan gosetea saihesteko modua izan zen. Zeregin horretan zebiltzan pertsonei estraperlista deitzen zitzaien, eta kasu askotan emakumeak izan ziren, haien jantzietan ezkutaturik elikagaiak eta beste produktuak garraiatzen zituztenak. Estraperloa diru iturri oparoa ere izan zen batzuentzat, kasu askotan erregimenarekin loturiko funtzionarioak haien kontaktuei esker, eta batzuk aberastu ere egin ziren zeregin horietan. Estraperlo izena Bigarren Errepublika garaian straperlo izeneko apustu-joko batetik dator, azkenean iruzurrezkoa zena eta baimenak ustelkeria baliatuz lortyu zituena; iruzurra azkenean azalarazi eta Espainiako gobernua guztiz zikindu zuen; ondoren, estraperlo hitza ezkutua dena izendatzeko erabili zen.