Estuarioa

Estuario bat: Aturri ibaiaren itsasoratzea Baionan,

Geografia fisikoan, estuarioa ibai baten itsasoratze zabala eta sakona, adar bakar batean. Bereziki itsaso handi eta ozeanoetako kostaldeetan gertatzen den itsasoratze mota bat da, non mareak oso biziak izaten diren, marea batetik bestera gertatzen diren ur korronte handien ondorioz ibaibidea edo ibilgua sedimentuz garbitu eta sakontzean. Euskal Herriko ibai guztien itsasoratzeak estuarioak dira.