Etiketatze-teoria

Etiketatze-teoria edo etiketatze sozialaren teoria 1960eko hamarkadatik aurrera garatutako teoria soziologikoa da, desbideratze sozialaren jatorria eta fokoa ekintzan bertan baino, gehiengo sozialek ezarri eta inposatu egiten dituzten ohitura eta arauetan jartzen dituena. Ildo horretatik, estereotipoak izango lirateke, teoria horren arabera, desbideratze soziala azaltzen duten faktore nagusi bat. Etiketatze-teoria interakzionismo sinbolikoaren eskolaren baitan kokatzen da eta aitzindari nagusietako bat Howard Becker soziologia izan zen, 1963ko Outsiders lanarekin.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, labeling theory; gaztelaniaz, teoría del etiquetado.