Etnizitatearen bitartez, subjektu batek etnia bateko kide izatea eta identitatea eratzen ditu. Prozesu indibiduala eta psikologikoa da alde batetik, praktika kulturalek ekartzen duten sozializazioaren bitartez edota ahaidetasunak dakarren identifikazioari esker. Beste alde batetik, prozesu soziala ere bada, etnizitateak bere alderdi indibidualetik portaera eragiten duelako, eta etniako subjektu desberdinen artean partekatzen den portaerak ere etnizitatea indartzen duelako.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, ethnicity; gaztelaniaz, etnicidad.
Loturiko artikuluak
Antropologia (definizioa)Antropologia gizakia, zentzu zabalean, ikergai duen jakintza-arloa da. Bere zabaltasuna dela eta, bereziki konparaziozko ikerketan oinarritzen da, historiako garai batetik bestera nahiz kultura edo gizarte batetik bestera gizakiek…
EtnozentrismoaEtnozentrismoa gizatalde baten bizimodua, kultura eta balioak normalak, zuzenak eta idealak direla aldezten duen ikuskera da, kontzientea zein inkontzientea, beste gizataldeak bertako ezaugarri eta erakunde horiekin duten antzekotasunaren arabera…
DekulturazioaDekulturazioa gizatalde, etnia edo nazio batek bere kultura galtzeko prozesua da, beste kultura batekin harremanetan izan ondoren. Akulturazioarekin (kanpoko kultura bat hartzea) batera doan prozesua da. Maiz egitura…