Etnozientzia (antropologia kognitiboa)

Etnozientzia edo antropologia kognitiboa gizataldeek eta kulturek zientzia edo ezagutza, adiera zabalean, eratzeko duten modua aztertzen antropologiaren adarra da. Etnosemantika edo semantka etnografikoa ere deitu izan zaio. Ikuspegi hori landu zuen Ward H. Goodenough antropologoaren arabera, "kultura ikasten den zerbait da (...) eta (gizakiek) ikasten dutena pertzepzio, kontzeptu, modu eta trebezia multzo bat da". Beraz, antropologiaren helburu den mundu ikuskera ezagutzeko modu bat besterik ez litzateke izango, eta ikuspegi horretatik egiten du azterketa etnozientziak. Azterketa horretan, munduaren ezagutzarako taxonomiak (sailkapenak), paradigmak, prototipoak (objektu mota adierazgarria) eta script edo sekuentziak erabiltzen dira besteak beste.

Erreferentziak