Etopeia

Etopeia (antzinako grezierazko ἠθοποιός hitzetik, ethopoios, « izaera ematen duena ») pertsonaia baten jokabide, ohitura, moral eta orokorrean izaeraren deskribapena egiten duen figura erretoriko edo estilo-figura da. Deskribapen fisikoa lantzen duen prosopografiarekin batera erabili ohi da, pertsonaia baten erretratua osatu eta hari narrazioan sarrera azkarra emateko.