Eudemonismoa

Eudemonismoa (antzinako grezierazko eudamonia, "zoriona", hitzetik, bere aldetik eu, "ona", eta daimon, "izpiritu", hitzetatik) gizakiaren bizitzaren helburu nagusia zoriona izan behar dela eta beraz jokabidea, maila indibidualean nahiz sozialean, zoriontsu izatera bideratu eta horretarako bereziki bertuteak landu behar direla baieztatzen duen printzipio etikoa da. Etika materiala da, etikari helburu jakina ezartzen diolako. Printzipio etiko horren aukera moduan beste batzuk planteatu dira, hala nola hedonismoa, Epikuro izanik horren aitzindarietako bat, non bizitzaren helburu nagusia plazeraren bilaketa izan behar dela aldezten duena.