Euridize

Orfeo eta Euridize. Edward Poynter, 1862.

Greziar mitologian, Euridize Orfeoren emaztea da, hura hil ondoren hildakoen mundutik besrreskuratu nahi izan zuena. Kondairaren arabera, Orfeo guztiz maitemindu zen Euridize ninfarekin eta harekin ezkondu zen. Aristeok ordea Euridize bahitu nahi izan zuen. Euridizek ihesari eman baina suge baten ziztadaz hil zen. Orfeok lira jo eta bere tristura abestu zuen, hain hunkigarri, non hildakoen mundua zaintzen zuten Hades, Persefone, Zerbero eta Eriniengan errukia sorrarazi eta Euridize itzultzen baimendu zuten. Beste kondaira baten arabera ordea, hildakoen mundutik berreskuratzeko baldintza Euridize itzultzen ari delarik atzera ez begiratzea izan zen, baina dudan eta jakinminez baldintza hori errespetatu ez eta Euridize hildakoen mundura itzularazi zuten berriz. Beranduago, Orfeo ere Menadeek hil eta Euridizerekin elkartu zuten.