Eurokomunismoa

Eurokomunismoa Mendebaldeko Europan 1970eko hamarkadatik garatu zen joera politikoa izan zen, bertako alderdi komunistak Sobietar Batasunak zuzentzen zuen bloke komunistaren postulatu ortodoxoak ukatu, hala nola proletargoaren diktadura, eta demokraziaren, liberalismoaren eta moral politikoaren aldeko jarrera aldezten zuena. Hartara, Antonio Gramsciren postulatuetara hurbildu zela esan daiteke.