Euskañol

Euskañola (euskara eta español hitzak lotu eta bateratuz) euskara eta gaztelania nahastuz edota euskaraz erdarakadak erruz sartuz sortzen den hizkera da. XX. mendearen azken hamarkadetatik sortu eta zabaldutako hizkera da, bereziki gazteen artean, Hego Euskal Herrian sortutako diglosiaren ondorioz, euskara eskolako hizkuntza edo hizkuntza kultutzat hartzen denean, eta gaztelania, familiako eta aisialdiko hizkuntza izanik. Bien arteko nahasketaz sortutako hizkuntza, eta egoera eta testuinguru informaletan erabiltzen da, bereziki lagunartean.