Exegesia eta exegetikoa

Exegesia testu baten esanahia eta interpretazioa da, bereziki testu bibliko eta erlijiosoei buruz, ikuspuntu historiko, literario eta teologiko batetik.  Ikerketa exegetikoa ezinbestekoa da testu erlijiosoetan egungo testuingurua testu horiek osatu eta idatzi ziren garaietakoen oso bestelakoak direlako. Prozesu exegetikoak jatorrizko iturriekin lan egitea eskatzen du aurrena, eduki literalari erreparatu behar zaio ondoren, testuinguru historikoaren argitan, literatura estiloarekin batera, alegorikoa, poetikoa, ... den kontuan hartuz.