Exodoa

Exodoa (latinezko exodium hitzetik, "ikuskizun baten amaierako zatia", bere aldetik antzinako grezierazko ἔξοδος, exodos , hitzetik, "ateratzea; tragedia baten amaierako zatia, korua atera ondoren") pertsona zein ondasunen abiatze, migrazio edo ihesaldi masiboa da:

  • Biblian, Irteera edo Exodoa liburukia dago, Egiptotik israeldarren  ateratzea kontatzen duena;
  • landa exodoa edo nekazari exodoa, landa-eremuetatik hirietara gertatzen den migrazio masiboa da.