Exogamia

Antropologian, exogamia norberarena ez den gizataldeko pertsona batekin ezkondu edo bestelako gertuko harremanak izatea da. Aurkako kontzeptua endogamia da. Hainbta arrazoi kultural planteatu dira exogamiarako: gizatalde desberdinen arteko gatazkak saihestu (horren aldaera exogamia dual edo bikoitza da, non emazteak trukatu egiten diren, eskimal eta Australiako aborigenengan gertatu izan den bazala), tabu eta intzesturako aukerak guztiz baztertu eta aniztasun genetikoa.