Ez-lekuak

Ez-lekuak edo ez-tokiak Marc Augé 1992 urtean asmatutako terminoa da, espazio geografikoan identitaterik, historiarik eta gizarte-loturarik gabeko lekuak izendatzeko. Augéren arabera, ez-lekuak leku antropologikoen ukapena dira, espazioaren esanahi sinbolikorik ez dutenak eta haietan diharduten pertsonak alienazio egoeran jartzen dituztenak. Ezaugarri zehatzen terminoetan, ez-lekuetan ez da inor bizi, inor ez da hiltzen, eta besterik gabe igarobide edo ekoizpen ekonomiko kapitalistarako lekuak dira, hala nola industrialdeak, garraiobide-lotuneak, parke tematikoak eta leku turistiko masiboak.

Beste hizkuntzetan: frantsesez, non lieux.

Erreferentziak