Ez naiz ni, Karmele Jaio: laburpena

Ez naiz ni Karmele Jaio (Gasteiz, 1970 - ) idazlearen ipuin bilduma da, 2012an plazaratua. Liburuko 12 ipuinetan Jaiok euren bizitzekin etsiturik dauden pertsonen istorioak kontatzen ditu, behar materialak aseta ustez beterik bizi beharko liratekeen arren.

Laburpenak

1. ipuina: Patiotik datozen usainak

Leirek, bere senar Txominekin, bere ametsetako etxebizitza erosten du urbanizazio batean, bereziki etxebizitzaren ondoan dagoen lorategi eta parke pribatuarekin liluraturik, haien umeek han jolasteko ezin aproposagoa izango dela sinetsita. Pozik aldatzen da Leire etxebizitza berrira, dena maketan erakutsio zioten bezala baita; eta baita ere, etxebizitza berriak ez duelako zer ikusirik bere haurtzaroko etxearekin eta ondoko patioarekin, beti janari usainarekin, eta zintzilikatutako arropaz inguraturik, non bizilagun denak maruja hutsak ziren, bereziki Marianjeles izeneko batekin gogoratzen da. Etxe berria lortu duen estatus sozial altuagoaren froga da. Hemen ez dago janari usainik.

Leirek hiru ume ditu, eszendentzian dago (liburuzaina da) eta maiz jaisten da etxe ondoko parkera ume txikiarekin. Han Maria bizilaguna ezagutzen du, unibertsitateko literatura irakaslea. Liburuak maite dituzte biek eta solasaldi aberatsak dituzte. Gainera, Mariaren dotorezia miresten du. Ondoko orubean etxe berriak egingo dituzte, unifamiliarrak, eta kezka dute bista kenduko ote dieten.

Egun batean, Mariak aita hil zaiolako berria ematen dio Leireri. Ondorioz, bere ama ekarriko du etxera, aldi baterako behintzat. Amak Adelina du izena. Maria bezalako emakume fin eta dotorea irudikatzen du Leirek, baina lehen aldiz ikustean, guztiz harrituta geratzen da: emakume lodi eta zatarra da. Mariak amarekin menpekotasunezko harremana duela ere ikusten du, sinetsi ezinik. Mariak yaya deitzen dio amari, Leirerentzat erabat arrunta iruditzen zaiona. Maria haurdun dago; erditzen denean, Adelina bakarrik jaisten da parkera, Leiren deserosotasun eta egonezina areagotuz, Adelinak haurtzaroko Marianjeles ekartzen diolako gogora. Leirek seme zaharrenaren urtebetetxean festa bat antolatzen du parkean, haurrak Adelinarekin utzita, patata tortilla eginda, etxetik parkera jaistean, ondoko orubeko luxuzko etxeen iragarkia ikusi, eta oraingo etxea erostea erabaki zueneko tximeletak sentitzen ditu berriz ere tripan. Erabakia hartzen du bapatean: etxe berri horietako bat erosiko du, urbanizaziotik ihes egiteko, Adelina eta bere kastakoak guztiz ahazteko. Ez da konturatzen, ordea, bera ere patata tortilaren usainaz kirasturik dagoela.

2. ipuina: Azukrezko madaritxuak

Emakume heldu batek beste mamografia bat (hirugarrena) egiten du azken urteotan. Esperientzia desatsegina da, jada erorita dituen bularrak errutinaz nola zapaltzen dizkioten ikusita. Urruti ikusten ditu Fernando senarrak bular horiei azukrezko madaritxuak deitzen zieneko garaia, madaritxu horiek miazkatzen zizkionekoa, larrua bortizki jotzen zuten bitartean. Egun, Fernando gizon ona esan dezake, lanean zentratuegia eta agian aspergarria. Mamografiaren ondoren, emakumea Corte Ingelesera sartu eta bularretako berria erosten du, "Vive salvajamente" iragarkikoa, beltza eta parpailarekin eta, guztiz sentsuala, gainbehera fisiko eta emozionalari aurre egin nahian. Izan ere, senarrarekiko errutinazko harremanaz gainera, larru jotze programatu eta aspergarriekin, bi seme alabekin duena ere higatu samarra dago: txikitan maitagarria zen Asier semeak egun batetik bestera utzio zion bere belaunetan etzateari eta ja ez da etxean bizi eta oraindik etxean bizi Eider alabak ez dio kasurik ere egiten. Inor ez da interesatzen jada argitaletxe batean egiten duen editore lanaz, ez eta berak idatzitako haurrentzako ipuinetaz. Egun batean Eider lagun baten etxean lo egingo duela esan eta, bera bere buruarekin ere harrituta, ez dio inporta. Hutsik sentitzen da. Baina, Eider kanpoan, senarra iristen denean, biziberritu egingo duen txinparta sentitu, afarian ardoa atera, bularretako berria jantzi, senarraren aurrean erantzi eta hura ahozabalik  uzten du. Senarra madaritxuak miazkatzen hasten zaio, baina bapatean gelditu eta mamografiaz galdetzen dio. Emakumea dena ondo joan dela erantzunda, aurrera jarraitzen dute.

3. ipuina: Reiki

LANEAN ARI GARA LABURPENAK OSATZEKO