Ezagutza

Ezagutza edo jakintza subjektu batek errealitateari buruz dituen errepresentazio edo isladen multzoa da,  informazio moduan jasota hainbat kode eta formatotan, eta kognizioaren bitartez prozesatzen dena informazio berriak jaso, ikaskuntza garatu eta erabakiak hartzeko. Beraz, ez da ezagutza ez da oroimen-sistema hutsa, eta ezagutza hori eratu eta eraldatzeko mekanismo eta estrategia kognitiboak (metakognizioa) ere jasotzen ditu.

Aurreko definizioak ezagutza errepresentazionala jasotzen du, subjektu indibidualek jaso eta garatzen dutena. Bada, baita ere, sozialki eraikitako ezagutza, gai jakinei buruz komunitate bateko kideek (astronomoak, eta baita ere herri bateko nezakariak, lurra nola lantzeari buruz) partekatzen dutena.

Ezagutza zenbait modu edo sistematan garatu eta zehazten da:

  • sistema proposizionala edo adierazpenezkoa, enuntziatu multzo bat, horietako bakoitza egia/faltsua dikotomiarekin;
  • sistema analogikoa, ezagutzak dakarren irudi mentala, errealitatearen islada;
  • prozedura-sistema, prozesu kognitiboen bitartez ezagutzak lotu eta eratu egiten dituena, ekintza bat arrakastaz nola garatu jakiteko (adibidez, ikasle bati problema bat ebazteko proposatzen zaionean, baliatzen dituen trebezia, prozedura eta estrategien multzoa).

Ikus, gainera

 


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Ezagutza"; Gizapedian, azaroa 7, 2018, https://gizapedia.hirusta.io/ezagutza/.