Ezekiel, Jasone Osoro: laburpena

Ezekiel Jasone osoro idazleak 2009 plazaraturiko eleberria da, gazteei zuzendua.

Laburpena

1. kapitulua: Gillette Venus

14 urteko mutil bat bibotea mozten ari da, zerekin eta Gillette Venus batekin, emakumeek depilatzeko erabiltzen duten horietako batekin. Bere burua aurkezten du: Ezekiel Ariztimuño da. Amarekin eta 16 urteko Maria arrebarekin bizi da. Aitak bera txikia zenean alde egin zuen etxetii, eta ezagutu ere ez du egiten, ez du gogoratzen berarekin jolastu den ere. Zapuztuta dago horregatik, baina amak berriz, dio gizonek zakilarekin bakarrik pentsazen dutela, eta horregatik daki seguru asko aitak beste emakume batekin alde egin zuela. Kontua da bera nazkatuta dagoela bi emakumerekin bizitzeaz: arrebaren arropa arrosak, bizikleta arrosak eta motxila arrosa berari pasa zizkion arrebak, eta horregatik barre egiten zioten eskolan. Eta ezizen bat jarri: Ros.  Bere esperantza da unibertsitatera joatea da, orduan independente biziko delako. Izan ere, baikorra da Ezekiel, eta ze erremedio.

Eta orain bibotea mozten ari da. Zerekin, eta arrebak izterretako ilea ebakitzeko darabilten horrekin. Venus Passion. Bibote eskasa, granoak, eta beti neskekin pentsatzen, baina alperrik. Nerabea izatea roilo bat da. Tira, emakumeentzat okerrago, dena, bekainak, izterrak, besazpiak, ... depilatu behar dituztelako. Hormona madarikatuak.

2. kapitulua: Apustua

Ros lagunekin duen lokalera heltzen da. Ola izeneko laguna berehala konturatzen da, beti bezala, bibotea moztu duela, eta barre egiten dio. Ola deitzen diote Olagarro laburtuz, mila esku dituelako dirudielako, gauza delako kontsolarekin jolastu, bokata jan eta zigarroa pizten, eta neskak ukitu nahian ibiltzen delako beti. Baino, Ros bezalaxe, inoiz ez dio neska bati musu eman.

Beste lagun bat Etxe da. Ez du ia hitz egiten, beti besteei entzuten egoten da. Eta hori txikitan gelan bere aitak leopardozko tanga bat zuela esan zuelako. Aitak zigortu egin zuen, ez zion hitzik egiten, eta amak ere errieta egin zion, gauza batzuk ez direla esan behar eta.

Ros aspertuta dago, eta beste zerbait egin nahi du, ez kontsolarekin egotea lokalean. Olak dio 5euro bakarrik dituela. Hori ez da ezer. Izan ere, bere gurasoak jubilatuak dira, eta pentsio motza dute. Ola ama 45 urte zituela jaio zen. Bi anaia ditu, bera baino askoz ere zaharragoak: bat ezkonduta dago, eta bestea gay da.

Leon dator lokalera. Bere ama albaitaria da, hortik bere izena. Esaten du Elenarekin topatu eta nesken lokalera gonbidatu dituztela. Ezekielek berehala harrapzten dio gezurra, ze garbi dago hori ezinezkoa dela. Elena ikusi bai, baino ... beste zer ez, aitortzen du Leonek. Denek hain lotsati izatea madarikatzen dute. Egoerari buelta emateko, apustu bat antolatzea pentsatzen dute: zein izango den neska bati musu emango dion lehena. Denek baietza ematen dute, Ezekielek ere baietz, baino presarik gabe bada.

3. kapitulua: Zerrenda

Ezekiel bere etxeko komunera sartzeko zain dago. Pixa egiteko premia du. Arreba azkenean ateratzen da (ilea tindatzen ari zen) eta haren ordez ama sartzen da. Haserre etxetik alde egin, eta lokaletik pasatzen da pixa egiteko. Komunean emakume lirainen posterrak daude, baino berari ez zaizkio asko gustatzen. nahiago du gelako Nerea Alias. Naturalagoa gutxienez bada. Lokalean Etxe ere badago, eta harekin doa institutura. Zer egiten ote du lokalean? Apustuarekin zer ikusirik ote? Gelara sartu eta lagunek nesken zerrenda bat egitea proposatzen dute. Egiten hasi eta Elena noski sartzen dute, denek desiratzen baitute, baino besteak ere bai, tartean Maria, Ezekielen arreba. Ezekiel txundituta dago. Nola bururatzen zaie Maria sartzea. Irakaslea sartu eta proiektu bat egiteko taldeak egiten ditu: Ezekielek Elenarekin egin behar du. Aukera ote musukatzeko?

4. kapitulua: Etxeren Lambretta

Lau mutikoak motozale porrokatuak dira. Leon da motorra duen bakarra, eta gainera larunbatean motokross lasterketa batean hartu behar du parte. Ilusionaturik daude guztiz lasterketarekin. Leon Satorra izenekoa du aurkari nagusi. Garajean lasterketari buruz ari direla, Ola Lambretta markako moto batekin sartzen da. Aitak oparitu berri dio. Lambretta zahar bat batm guztiz eraberrituta. Buelta bat egitera doaz, lau mutil bi motorretan. Maria eta lagunak motorren zarata adituta, taberna batetik atera eta barrezka hasten dira. Leonek gonbidatu egiten du Maria motor gainera, baino Mariak nahiago du igo Etxeren motoan, Lambrettan. Eta hala egiten du, Ola jaitsiaraziz.

5. kapitulua: Elenaren etxean

Ezekiel urduri dago Elenarekin proiektua egin behar duela ta. Arbelara ateratzen denean, gelako delegatua izanik irakasleen aurrean hitz egiteko lasaia da guztiz, baino herabea da neskekin, ez Ola bezala, guztiz ausarta dena. Horrela nekez irabaziko du apustua. Leonek irabaziko duela uste du, eta agian Maria bere arrebari musu emanez, Mariak beti esaten duelako Leon guapoa dela.

Institututik atera eta eta Elena inguratu egiten zaio. Frantziako Iraultzari buruzko komikia egingo dute: Ezekielek marrazkiak egingo ditu, ondo marrazten duelako, eta Elenak testuak. Lana bere etxean egitea proposatzen dio Elenak, eta Ezekiel asaldatu egiten da. Lagunei esan eta musua emateko aukera paregabea dela esaten diote. Imajinatzen hasten dira zer gertatuko den gurasoak ez badaude. Lagunek Elenarekin zer egingo ote duen iseka ari zaizkiola, Elenak deitzen dio berriz, abixatzeko eguneko hitzorduan ezin duela, eta biharamunerako uzteko. Lagunekin eztabaidan berriz, Ezekielek aurpegiratzen die Olari eta Leoni oraindik ez dutela musukatzeko aukerarik izan, teorian enroilatuneak izan arren. Leonek deio bere adineko neskak beldurturik daudela berarekin, eta horregatik gustatzen zaio Maria, Ezekielen arreba, helduagoa delako.

6. kapitulua: Sexologia irakaslea

Gauean Ezekiel Elenarekin egin behar duen lanari buruz hausnartzen du, nolako marrazkiak egingo dituen. Marrazkilari ona da, baina amak nahi du bera medikua izatea. Ezekiel azkarra da, baina alperra, bereziki gustatzen ez zaizkion gauzetan. Gaua zirriborroa egiten pasatzen du, eta Elenarekin pentsatzen, marrazki onak egin nahi ditu Elenaren aurrean ondo geratzeko. Goizean, zirriborroa erakutsi eta Elenari asko gustatzen zaio, Frantziako Irualtzako soldaduen janzkera nola egin duen eta.

Klasean, irakasleak Carla aurkezten die, sexologia klaseak emango dizkien irakaslea. Gelan jakinmina, murmurioak, eta txantxak zabaltzen dira. Baita lotsa ere. Carlak esaten die bi galdera idazteko paper batean. Gero galderak irakurri zituen, eta birjinitatearekin hasiko zirela erakai zuen Carlak. Ezekiel eta bere lagunak sutan daude.

6. kapitulua: Frantziako Iraultzatik sexu iraultzara

Ezekiel Elenaren etxera doa. Bakarrik daude etxean. Elenak Carlaren klasea oso ondo egon dela esaten dio. Frantziako Iraultzaren gaia lantzera pasatzen dira. Ezekielek onartu egiten ditu Elenaren proposamen guztiak, eta Elena haserretu egiten pixka bat horrekin. Azkenean, ados jartzen dira, eta lanaren egitura erabakitzen dute.  Eta ondoren, Elenak hau botatzen dio: naduela gogoa birjinitatea galtzeko, eta ea bera ere birjina den. Ezekiel guztiz lotsaturik dago, eta eskerrak, Leonek deitzen dio mugikorretik. Salbazioa da beretzat, eta Elenari jun behar duela esaten dio. Elenak berriz, Leon guapoa dela, eta larunbateko lasterketan animatzen egongo direla. Ezekiel zizitu bizian ateratzen etxetik, Elenak esandako guztiak lagunei esan behar ote dizkien hausnartzen.

7. kapitulua: Motokros lasterketa

Lasterketa eguna iritsi da. Mutilak ilusioz daude denak. Leonen aitak baimena ematen die garagardo bana hartzeko, eta horrekin helduago sentitzen dira. Elena inguratzen zaio Ezekieli. Lagunekin etorri da bera ere, animatzera, ponpox jantzita. Leonek trofeoa haiei eskainiko diela esaten du. Lasterketa emozionantea da guztiz, Leon eta Satorra elkarren lehian lehen postuan. Azkenean, Leonek irabazten du. Ezekielek txalo egiten diola ikusten du, eta jeloskor sentitzen da. Maria da, Ezekielen arreba, trofeoa ematen diona Leoni, bi musurekin batera, ezpainetan. Ezekielek Elena sutan dagoela ikusten du.

8: Balio al du?

Mariak Leoni emandako musuek apustua irabazteko balio duten eztabaidatzen dute lau lagunek. Haserre jartzeraino gainera. Eztaibaren argudioak: ezpainetan eman ote dion musu, eta izatekotan musuak balio duen, sari bat besterik ez zelako. Azkenean, beti bezala isilik egon ondoren, Etxek esaten die baietz, ezpainetan emandako musua dela, baino sari moduan interpretatu behar dela, eta beraz ez duela balio. Dena den, Mariak Leon gustuko duela garbi dagoela ere esaten du. Ezekiel deseroso dago, bere arrebari buruz ari direlako.  Etxera doa, eta Maria galdezka hasten zaio, ea Leonek meskarik izan duen, uste duen Leonen gustuko dela bera. Ezekiel sutan dago matraka horrekin, gainera bere gelan sartu delako. Azkenean, Mariari zaharregia dela esaten dio, eta Mariak haserre egiten du alde. Ezekielen mugikorretik Elenaren deia, instiko patioan biltzeko. Hau emozioa!

9: Zeeeeeeer???

Patioan Elena eta ezekiel elkarrekin daude, denen begiradapean. Badakite denek elkarrekin proiektua garatu behar dutela, baino Ezekiel sentitzen da kapaz Elena seduzitzeko. Zergatik ez? Gainera, gorpuzkeraz gihartsua, altua eta flakoa da, Ezekielen aita kirolaria zelako agian. Elenak zerbait esan behart diola eta, ez da guztiz atrebitzen, eta azkenean botatzen dio: Leonekin gustatuta dagoela. Eta Leon erakartzeko, Ezekielen laguntza behar duela. Ezekielek dio ezetz, berak esateko Leoni, bera tartean ez sartzeko. Baino azkenean, Ezekielek flipatu egiten du, Elenak bere nobioa izatea nahi duen galdetzen diolako. Zeeeer?

10: Etxeren sekretua

Flipatu egiten du Rosek, Elenak galdetu dionaren aurrean. Alde batetik, objektu moduan erabilita sentitzen da, Leon Elenarengana erakartzeko. Gainera joko maltzurretan sartzea da hori.  Baino beste alde batetik morboa ere ematen dio. Klasean, Carla sexologia irakasleak masturbazioaz hitz egin behar dutela esaten die. Neska eta mutilei beren esperientziak kontatzeko esaten die. Denak lotsatuta. Neskei klitoriaren garrantziaz hitz egiten ide, masturbaziorako. Elenak galdetzen dio ea masturbazioak himena puskatu dezakeen. Carlak dio ezetz, bestela ere puskatu daitekeela, kirola egiten esaterako.

Lokalean, lau mutilak flipatuta daude, ze natural hitz egiten duen Carlak sexualitateaz. Une batean, Etxe komunera joan eta Ezekielek ikusten du bere ordenagailuan txat intimo bat izaten ari dela beste batekin. Besteei erakutsi eta aluzinatuta daude. Ordenata utzi, eta Etxe itzultzen denean ez diote ezer esaten.

11: Akne madarikatua

Ezekiel geratu da Elenarekin bere etxean. Igogailuan, bekokian grano bat duela ikusten du eta lehertu egiten du. Kakazaharra, orain okerrago. Elenaren ama dago etxean, eta agurtu egiten du. Elenarekin gurasoei buruz hitz egiten du, ze astunak diren batzuetan, dena jakin nahi dutela. Amak txokolatezko ogitartekoak ekartzen dizkie, eta Elenak benetan nahi duen esaten dio, txokoltatea aknearentzat ona ez delako. Ezekiel lotsaturik dago. Elenak egindako proposamenari buruzg aldetzen dio, ea bere nobioa izan nahi duen. Ezekielek dio ez dela oso etikoa, Elenak dio etika soberan dagoela hemen, ez dutela inor hil behar. Azkenean, Ezekielek baiezkoa ematen dio, oso seguru ez badago ere. Elenak besarkada bnat eta musu bat masailean ematen dio. Ezekiel munduko mutil zoriontsuena da.

12: Ezustekoa!

Olaren plana da Etxeren atzetik joatea, zeinekin dabilen ikusteko. Ezekielek dio bere bizitza errespetatu behar dela, egin behar dutena ez dela zuzena. Ordenatan begiratu zuena bera izan zela aurpegiratzen diote. Badakite lantegi zahar batean geratu dela beste batekin. Rosek ez du joan nahi baina azkenean badoa. Bidean Etxerena nolako neska izango den eztabaidatzen doaz. Etxe agertzen da bere Lambrettan. Ezkutatu egiten dira, eta beste motor bat dator. Ezkutalekutik ikusten dute Etxe mutil batekin geratu dela!

13: T-shirt

Lagunak neskak eskubaloian nola entrenatzen duten ikustera doaz, kamisetekin eta bularrak nola mugitzen diren ikustea gustuko dutelako. Denak, Etxe ezik. Bere homosexualtasunaren inguruan eztabaidan hasten dira, zergatik ez dien ezer esan. Ezekielek dio beldurrez dagoelako dela hori, bera ulertuko ez dutenen beldurrez alegia. Ezekiel da Etxe defendatzen duen bakarra.

Maria ere entrenatzen ari da. Eta Leon txoratuta dago berarekin. Komentario lizunak egiten ditu eta Ezekiel haserretu egiten da. Etxe agertzen da azkenean entrenamendura, eta Leonek zirikadak botatzen dizkio, baino Etxek ez ditu ulertzen. Etxek esaten dio Ezekieli Elena bere bila dabilela, eta Ezekiel gorritu egiten da, lagunek ez dakitelako ezer beraien arteko rolloari buruz.

Maria inguratzen da mutilengana eta Leoni buelta eskatzen dio motorrean. Lagunek beraien arteko rolloa laster sortuko dela uste dute, eta horrela apustua irabaziko duela. Baina berehala Elena agertzen da, eta galdetzen die ea Ezekielekin enrollatuta dagoela dakiten. Lagunek ezetz, eta flipatuta daude. Ezekiel larri dago, beraien arteko sekretua argitara atera delako.

14: Denak haserre

Lau mutilak lokalera doaz, eta haserre dago haien aurpegietan. Leonek aurpegiratzen dio ea zergatik ez dien ezer esan, lagunak zirela uste zuela. Gainera, Elena beretzat zela. Mendeku gisa, Mariarekin enrollatuko dela dio. Ezekiel ixilik, bana azkenean arreba bakean uzteko esaten du. Eta Elenarekin dabilelako inbidiatan daudela esaten die Leoni eta Olari. Etxe Ezekielen alde ateratzen da, eta orduan Leonek loretxo deitzen dio. Leonek eta Olak alde egiten dute. Eta Etxek orain badaki lagunek badakitela gay dela.

15: Musu beroa

Elenarekin Frantziako Iraultzari buruzko lana egin bhar zuen, baina egia esan iraultza Ezekielen inguru guztian gertatzen ari da. Lagun taldea desegin da, bitan zatitu. Kalean Ezekielek arreba Leonekin ikusten du, lokalera doaz, eta beraz argi dago han enrollatuko direla. Lana bukatzera doa Elenaren etxera, eta Leon eta Maria elkarrekin ikusi dituela esaten dio Elenari, nahi gabe. Elena harri eta zur geratzen da, isil isilik, ohe gainean. Azkenean, Leonek galtzen duela dio Elenak, eta Ezekieli politta den galdetzen dio, eta ondoren rolloa eskatzen dio. Ezekiel kortatuta geratzen da, baina azkenean musu ematen dio Elenaren malkoetan, eta orduan Elenak bere aurpegia hartu eta musu beroa ematen dio.

16: Ditxosozko zerrenda

Pozik jaiki da Ezekiel. Ez daki maiteminduta dagoen, baino Elena gustatzen zaio. Eskolarako bidean Etxerekin topatu eta Etxek aitortzen dio Jokin mutil lagunarekin rolloa izan duela. Eta pozik dago bera ere.  Institutura heldu eta neskak txaloka hasten dira, apustua irabazi duen galdetuz. Elena haserre dago, uste duelako bere musuarena azkenean apustu baten ondorioa izan dela. Lotsagabeak deitzen die. Neskek zerrendarena bdakite, bezperan Maria lokalera joan zelako Leonekin, eta han ikusi zuelako zerrenda. Leonek Maria erruduna dela esaten du, ez dakiela isilik egoten. Ezekielek bere arreba bakean uzteko esaten dio, eta borrokan hasten dira, Carla irakasle sexologoa sartu arte.

17: Carlaren azken klasea 

Carlari gertatutakoa kontatzen diote. Carlak zerrendan agertzen ez diren nesken haserrea ulertzen du, itsusiak direla interpretatu daitekeelako. Mingarria dela aitortzen du Carlak. Eta esaten du adin horietan, nerabezaroan, erraza dela min hartzea, zeure buruarekin seguru ez bazaude. Leonek dio bera nahi duen bezalakoa dela, eta pozik dagoela bere buruarekin. Carlak esaten dio zerrendan agertzen ez diren neskak mespretxatuta sentitu direla eta ulertzekoa dela hori. Eta musuaren apustua patetikoa dela ere dio Elenak, eta berari ez zaiola gustatu zerrendan egotea, Maria horretaz harro egon arren. Azkenean, Carlak dio sentimenduak konplikatuak direla, eta esperientziak ikuspnutu desberdinetatik bizitzen direla. Ikasten joango direla. Eta hanka sartzea zilegi dela. Eta batzuetan istorio horiek prezio bat dutela: adiskidetasuna.

18: Geratuko gara?

Etxerekin gratu da Ezekiel lokalean. Ez daki han Ola eta Leon egongo diren. Haserre daude oraindik. Leon Mariarekin ere haserre dago. Mariari bost axola, neska fuertea da ta. Amak hala erakutsi diolako, fuerte izan behar dlea gizonekin. Ezekiel sentiberagoa da, mutila izan arren. Lokalera iritsi eta Etxek esaten dio Ola eta leon barruan daudela. Ezekiel sartu eta beren gauzen bila datozela esaten die. Apal, lotsatuta, errudunak ez diren arren. Gogorra da, familia bat osatu dutelako, moto lasterketan ze ongi pasako zuten eta abar. Ezekielek neska zerrenda hormatik kendu eta txikitu egiten du. Ola haserre dago eta alde egitekoa egiten du. Baino Leon ez doa, eta barkamena eskatzen du. Olak bere horretan jarraitzen du, baino Ezekielek besarkada ematen dio. Ospatu behar dute berriz ere denak adiskide izatea, eta hainbat gauza elkarri kontatu, neskekin gertatu dena alegia. Halako batean, Ezekielek mezua jasotzen du mugikorrean: faltan botatzen zaitut, geratuko gara? Lagunei ez die ezer esaten, orain lagunekin egongo da eta aurrerago ikusik odu Elenarekin zer egin.

AMAIERA

Pertsonaiak

  • LAU LAGUNAK:
  • Ezekiel (Ros izengoitia), protagonista da, liburuan narratzailea
  • Leon
  • Ola
  • Etxe, mutil isila, geroago homosexuala dela jakingo dute lagunek. Bere nobioa Jokin izango da.

 

  • Maria, Rosen arreba helduagoa, zerrenda eta apustuarena zabaltzen duena. Leonekin enrollatuko da.
  • Elena, denek desio duten neska, azkenean Ezekielekin enrollatuko dena, Leonek biziki desiratzen duen arren.
  • Carla, sexologia irakaslea