Ezer baino lehen, Arantxa Iturbe: laburpena

Ezer baino lehen Arantxa iturbek 1992 urtean plazaratutako ipuin bilduma da.  Gizon eta emakumeen arteko harremanak ditu ardatz, ironiaz askotan.

Laburpenak

1. ipuina: Ezer baino lehen gauza bat esan behar dinat

Ipuineko emakume protagonista aspalditik atsegin duen gizonarekin sexu harremanetean hastear dagoela, "ezer baino lehen gauza bat esan behar dinat" botatzen dio, emaztea uzteko asmorik ez duela eta ondoren bere bi alaba txikien argazkiak erakusten dizkio. Egoeraren absurdua ironikoki hartuz, altxatu egiten da.

Harremanaren hasiera kontatzen da ondoren. Poeta da gizona eta literatura irakaslea emakumea. Kritika literarioak ere idazten ditu. Emakumeak horren jarraipena egiten du egunkari eta aldizkarietan eta maitemindu egiten da berarekin. Ikastolan badu emakume lankide bat, matematika ematen duena, beste gizon ezkondu batekin enroilatuta dabilena, eta badaki lankideak esanda gizon horren alaba poetaren alaba batekin ikasten duela. Eta poeta bereganatzeko plana jakinaraziz, horretan laguntzeko proposatzen dio. Lankideak onartu egiten du azkenean.

Protagonistak oheko eszenaren amaiera gogoratzen du berriz, nola alaben argazkiak erakutsi eta gero, gizona justifikatzen hasten den modu negargarri batean, emaztea maite duela eta, eta emakumearen amorru etsia areagotuz.

Poeta bereganatzeko plana nola eraman zuen aurrera kontatzeari ekiten dio berriro. Emakume lankidearen maitalea poetarengana gerturatu,  eta haren konfiantza irabaztea zen kontua. Horrela, protagonistarekin jarriko zuen harremanetan. Gizon maitaleak onartu egin zuen.  Kontua da lankidearen maitalearen emazteak eramaten zuela alaba ikastolara. Maitaleak emazteari proposatu zion hortik aurrera berak eramango zuela alaba (emaztea harrituta), eta horrela hasi ziren gizonak elkartzen eskolako sarreran, eta azkenean elkarrekin hitz egiten ere bai. Denbora pasa, eta protagonistak ea aurrera pausorik dagoen galdetzen dio lankideari, eta lankideak pazientzia izateko. Bost hilabete pasa eta planak fruiturik eman ez! Protagonista ikastolako irteerara joan egun batean eta han poeta bakarrik ikusten du, baina beste gizonaren arrastorik ez. Lankideari galdetzen dio ea zer gertatzen den, eta hau negar malkotan zer gertatu den kontatzen dio: bere maitaleak amistadea egin zuela azkenean poetarekin, baina haren emazte harritua ikertzen hasi eta ikusi zuela bere gizonak denbora asko pasatzen zuela poeta horrekin. Emazteak pentsatzen du bere gizona gay bilakatu dela, eta azalpenak eskatzen dizkio. etxea. Gizonak dena ukatu eta egia esaten dio, matematika irakaslearekin dagoela enroilatuta, ez dela gay, eta hitza ematen dio dena joko bat izan dela, eta bera maite duela.  Emaztea eskolara joan, poetari dena kontatu, eta hara non poetari istorioa gustatu, eta emakumea ere bai, eta protagonistak uste du poeta emakume horrekin enroilatu dela. Horren ondorioz, matematika irakaslearen amistadea galtzen du, bere planagatik maitalea galdu duelako.

Baina izan zuen aukera poetarekin elkartzeko. Egun batean, besterik gabe, kalean agur esaten dio, bizi-bizi, eta korrika dator berarengana. Bere parera iritsitakoan barkatzeko esaten dio, beste pertsona batekin nahastu duela, poeta guztiz miopea da eta. Baina protagonistak zerbait hartzera gonbidatu, eta gero hurrengo egunean afaltzeko geratzen dira.

Afari egunean dotore, dotoreegi, jantzita agertzen da poeta. Lehenengo kolpea protagonistarentzat, horrela jantzitako gizonak gustuko ez dituelako. Bigarren kolpea: olerki hortera bat ekartzen dio idatzita. Protagonistaren etxera joan, eta han poetak lotsa guztia galtzen du, arropak erantzi eta logelara doa. Baina hortik aurrera desilusioak bata bestearen atzetik datoz: azazkalak zikinak ditu, galtzontziloetan gerriko gantzak nabarmentzen zaizkio eta komunean pixa egin nodren, dena zikinduta uzten du. Minitu gutxi batzuetan, hilabeteetako ilusioak desegin ziren. Eta bukatzeko, "ezer baino lehen ..." esaten dio.

2. ipuina: Kajoi bat ez da nahikoa

Emakumea bere lagun Axunekin dago etxean. Axunek zigarro bat eskatzen dio. Harritzekoa, ez baitu erretzen. Mesanotxeko kajoian anaia ezkondu zenean opari gisa ematen diren zigarro kaxa horietako bat duela gogoratzen du eta horren bila abiatzen da, medikuen inguruan Axunen kexak aditzen dituen bitartean. Emakumea lanpeturik dago bere erretiro kontuekin eta aspaldian ez dio kajoiari kasurik egin: han gauza bitxiak aurkizen ditu. Bere garai bateko dentadura postizoa, urrezko engantxeekin, hiru errosario, horietako bat amak oparitutakoa, bi xaboi kaxa, fakturak, Benidorko postal bat (zer dela eta han pentsatzen du eta azkenean burura etortzen zaio), anaia soldaduskan zegoela bidalitako karta, haren argazkia eta azkenean zigarro kaxa. Emakumeak bi aldiz pentsatu eta zigarro kaxa oroigarri polita dela erabaki eta esku hutsik itzultzen da lagunarengana, ez duela aurkitzen esanez. Bizitza osoa kajoi batean gorde daitekeen galdetzen dio Axuni. Axunek harrituta begiratzen dio. Emakumea gelara itzuli, kajoia hartu eta balkoitik behera husten du, amak oparitutako errosarioa eta zigarroak bakarrik gordez. Axuni zigarroa eskaini eta elkarrekin erretzen dute.

3. ipuina: Horoskopoak esanda bezalaxe

Izaskunek enpresa batean gerente moduan lan egiten du. Horoskopoa begiratzen du egunero. Egun batean lankide batekin arazoak izango dituela jartzen du, eta hala gertatzen zaio. Joxe lankideak galdera ironikoak egiten dizkio bere lanari buruz. Hortik gutxira kontabilitatean 1500 pezetako hutsune bat aurkitzen du, Joxe horrek egindak olapurreta txiki bat, eta mendekua hartzeko nagusiari esan eta Joxe kaleratu egiten dute. Hurrengoan, horoskopoan jartzen du bisita desatsegina izango zuela, eta hala da, Joxe agertu zen bulegora, haserre bizian eta iskanbila sortuz, baina ondorio larririk gabe, horoskopoan jartzen zuen bezala.

Horoskopoaren arrakasta dela eta, egunkari gehiago erosten ditu eta lagunek ere horoskopoa dakarten aldizkariak oparitzen dizkiote. Horoskopoetan hain sarturik dago, non koadrilarekin ateratzeari ere utzi egiten dion, batzuetan horoskopoak ez ateratzeko aholkua ematen ziolako. Bizimodu guztia horoskopoaren arabera moldatzen hasten da. Horoskopoak etxetik ez ateratzeko esaten dion batean, bi egunetan faltatzen da lanera eta zuzendariak deitu egiten dio etxera, Izaskunek horoskopoari jarraitzen diola esaten dio, eta egia esan kaleratua izatea espero du, lasai, beste horoskopo batek bizitzan sekulako aldaketa izango duela esaten diolako.

Hurrengoan, horoskopoak oso begiko ez duen pertsona bati ateak ireki behar dizkiola esaten dio, berarekin maiteminduta dago eta. Eta pentsatzen hasten da pertsona hori Joxe dela. Apaindu egiten da eta Joxeren zain geratzen da, eta azkenean Joxe etorri zen bere etxera! Sekulako ongi etorria egiten dio Izaskunek, eta barkatzeko egindako guztia. Joxe harrituta dago. Izaskunek eragozpenik ez duela jarriko, eta soilik elizatik ez dela ezkonduko, eta epaitegian egin beharko direla paperak. Joxek ez du gauza handirik ulertzen, baina baietz esaten dio, epaitegian ikusiko direla, denuntzia jarri diolako, eta hori esatera etorri dela.

4. ipuina: Dakidana nola esplikatuko ote dit

Emakume batek senarrak beste batekin nola engainatu zion kontatzen du. Eta bereziki negargarria egiten zaio nola enteratu zen engainatzen ari zela. Telebistako programa batean, Kanarietako turismoari buruzkoa, non ustez kanpoan lanean egon behar zen bere gizona hondartzan ikusten duen beltzaran baten ondoan. Iñaki du izena senarrak. Iñakik beti aurpegiratu dio jeloskorra izatea, eta emakumeak aitortzen du baietz. Baina egia da baita ere ezkondu eta berehala hasi zela lan kontuengatik kanpora joan behar zuela esanez. Eta bera, etxean, haren zain, abeslari moduan zuen karrera bazterturik.

Programan ikusi eta gero, senarrak deitzen dio bilera luzatu eta hiru egun gehiago pasako dituela kanpoan. Eta emakumeak ez dio ezer esaten, ernegatuta, senarra utzita bizimodu berri bat hasteko unea iritsi dela sinetsita. Senarrak deitzen dio berriz, esanez astebete luzatu behar duela bere egonaldia, faltan botatzen duela esanez. Emakumea ernegaturik dago, eta harriturik aldi berean: Ze aitzakia jarriko du? Nola esplikatuko du bere azalaren kolorea?

5. ipuina: Umekeriak ahazteko edadean gaude

Nerabe batek bere lehen maitasunaren berri ematen du, 9 urte zituenean. Xabier zuen izena, mutil trebea futbolean eta gola sartzean beti irribarre egiten ziona. Kaniketan ere oso trebea zen. Behin bere bildumatik nahi zuen kanika hartzeko esan zion, eta berak kanika berdea hartu eta bizitza osorako gordeko zuela esan zion. Beste behin, paseatzen ari zela, mutila atzetik etorri eta musua esaktu zion, ahoan, eta eman egin zion. Beldurrez ibili zen ondoren, muxu emateagatik haurdun geratuko ote zen. Urtetan ibili zen berarekin, harik eta gelako neska tuntun batekin ibiltzen hasi zne arte, Kontxirekin. Bera Antoniorekin hasi zen ibiltzen, eta orduan jakin zuen zer den benetako maitasuna. Xabier jeloskor dago. Antonio bi urte zaharragoa da eta neska gehiagorekin ibilitakoa da, baina berari ez zaio axola. Antoniok esan dio motoa izango duela laster, eta elkarrekin aterako dira bueltak ematera. Garai bateko umekeriak ahaztu nahi ditu.

6. ipuina: Maiteak, denak

Emakume edadetu batek gutuna idatzen die bere seme alabei, zergatik alde egin duen azalduz. Azalpenak emanda ere, bere erabakia ulertuko ez dutelakoan dago, baina ez dio axola. Hasteko, bera gazte izan zela, eta maiteminduta ezkondu zela esaten die, haien aita Antoniorekin. Gero haurrak etorri ziren, eta seme alaben errepasoa egiten du, bakoitzaren nortasuna azalduz: Paulo, hil zitzaion haur bat, Maria Teresa, Maixabel eta Joxe Manuel bizkiak, eta azkena Ixaxkun. Ixaxkun jaio eta alde egin zion Antoniok, beste meakume batekin, baina baita ere ihes egin beharra zuelako. Ez dio barkatu orduan egindakoa, nahiz eta bi hilabetera itzuli zen, Bruselasen lanpostu ona aurkitu zuela esanez, eta joateko hara denak. Baina orduan bidali egin zuen. Geroztik 28 urte pasa dira. Negar asko egin du baina ez makurtzeko arrazoia beraiek izan direla kontatzen die gutunean seme alabei. Duela bost urte Antonioren kartak jasotzen hasi zen, baina ez zituen zabaltzen. Azkenean, jakinminak jota, karta ireki eta maitasun karta hunkigarria irakurtzen du. Antoniorenagna joatea erabakitzen du, seme alaben oniritzirik gabe, beraiek aita ja ez baitute aitatzat hartzen. Baina Antonio gaixorik dago eta harekin joan behar da. Antoniorekin egon nahi du eta bere seme alabei buruzko guztia kontatu. Paulori eskerrak ematen dizkio, bera izan da bakarra ulertzen duena. Helbidea ematen die seme alabei, non aurkituko duten jakin dezaten. Denen zai geratzen da, maiteak, denak, dituelako.  Kajoi batean bankuko kontua aurkituko dutela esaten die, aitak denbora guzti horretan hilero hilero dirua sartu duelako. Orain seme alabei emandako maitasuna orain gizonari eman behar diola sinetsita agurtzen ditu.

7. ipuina: Kolekziorako ez dit balio

Emakume batek nobioka kolekzionatzen ditu, edo hobeto esanda, horien argazkiak. Argazki albunetan jartzen ditu, eta batzuetan markoetan ere bai. Aurten oporretan bi mutil konkistatu ditu, baino bigarrenaren argazkirik ez du. Lagunak sarri etortzen dira etxera ligatu dituen nobio horien argazkiak ikusteko, baina oraingo honetan ez dute sinesten bigarren horrekin ligatu duenik, argazkirik ez duelako. Bost axola emakumeari, batzuetan argazkia aterata ere ez baitute sinesten benetan ligatu duenik, batzuetan argazkian biak ateratzen direla aitzakiatzat harturik (nork atera die argazkia?). Nobioak kolekzionatzeko ohitura horrekin gaizki bukatuko duela egunen batean. Dena inbidia da. Gainera, etxera etortzen jarraitzen dute, jakiminez daudelako. Emakumea pozik, berak ligatzen duelako, eta haiek ez.

Kontua da oporretako bigarren nobioa ez zela oso itxurosoa argazkia ateratzeko. Ez zen aurrekoak bezalakoa, altua, gihartsua, morenoa eta irribarretsu, txikia, ahula, burusoila eta irribarrerik egiten ez zuena (aho barruko sekretuak ezkutatzeko). Eta horregatik ez dio argazkia atera, lagunei erakusteko ez zuen balio. Lagunek esango zioten hura ikusita mutil guapoak erakartzeko abilidadea galtzen ari dela. Aitortu behar du: maitale sutsuena eta eztiena izan izan dela. Baina hori ez die esango lagunei, lehenengo nobioaren itxurarekin konformatu daitezela, eta hari erantsiko dizkio bigarrenaren dohaiak.

8. ipuina: Mikaelaren kontuak

Narratzaileak Mikaelaren istorioa kontatzen du. Egun, emakume edadetu xelebrea da, baina gaztetan oso ederra omen zen. Narratzailea txikia zenean ere, haurrak beldurtzeko edo zenbaki sorta errezitatzen zien. Baina horrek guztiak badu esplikaziorik.

Kontua da gaztetan Asturiasko injiniari bat etorri zela herrira, errepideak konpontzera, eta Mikaela harekin ibiltzen hasi zela. Dantzan elkarrekin egiten zuten herrian, eta jende guztiak miresten zituen. Mutila Granadara destinatu eta Mikaelarekin harremanetan jarraitzeko telefonoa jarri zion. Herriko lehen telefonoa izan zen, eta mutilak Mikaelari deitzen zionean, denak jartzen ziren inguruan, liluraturik, Mikaelak uxatu arte. Injiniariaren deiak urritzen joan ziren, eta jendea hasi zen normal ikusten telefonoarena. Mikaelak ez zuen mutilaren zenbakirik, mutilak asko bidaiatzen zuelako. Beraz, mutilak deitu behar zion derrigorrez. Erotu egin zen:  mutilak utzi zion deitzeari, baina berak jarraitu zuen mutilaren deiak itxaroten. Telefonoaren hiru zenbakiak (hiru zenbakikoak zirelako telefonoak) errepikatzen zituen etengabe. Etxetik ez zen atera urte askotan. Telefono berriak etorri zirenean, ez zuen nahi izan telefono zaharra eramatea. Baina telefonoarekin batera listina ekarri ziotenez, azkenean onartu zuen. Buruz ikasi zituen listineko zenbakiak, eta izenen ordez, telefono zenbakiak esaten zituen. Zaila harekin hitz egitea, zenbakia esanda, ez dakizulako etxeko zeini buruz ari den hizketan. Baino jendea ohitu egin da. Probintzia guztietako listinari buruz galdetu egin ere omen du, bre aspaldiko nobioaren berri izateko.

9. ipuina: Egunero idatziko dizut

 

 

LANEAN