Faktore-analisia

Faktore-analisia edo analisi faktoriala, aldagai anitzeko datu-multzo batean elkarrekin korrelazionaturik dauden aldagai-multzoak, faktoreak alegia, hautemateko teknika estatistikoa da. Osagai nagusien analisiarekin nahastu ohi den teknika da, baina abiapuntu ezberdinak dituzte biek: osagai nagusien analisiak aldagaien bariantza osoa azaltzea helburu duen bitartean, faktore-analisia bariantza komuna, finean korrelazioa adierazten duena, jaso nahi du faktoreen bitartez.

Ikus, gainera