Faktore estazionalak

Ekonomian, faktore estazionalak aldagai ekonomikoetan urtean zehar aldaketa periodiko eta erregularrak eragiten dituzten faktoreak dira. Faktore estazional nagusiak eguraldia (hainbat produkturen kontsumoa eta salmenta eragiten duena, hala nola arropa eta izozkiak, freskagarriak eta bestelako elikagaiak, baina baita ere nekazaritza-ekoizpena, urtaroaren arabera) eta oporraldiak (abuztua esaterako ohiko opor-hilabetea da, masa-turismoarekin loturiko aldagaiak eragiten dituena). Beste faktore estazionala ohitura eta tradizioekin  loturikoa da, adibidez Eguberrietan ohikoa da Espainian turroiaren kontsumoa nabarmen gehitzea.