Faktura salerosketa edo zerbitzu-emate bati buruz behar diren xehetasun guztiak jasotzen dituen merkataritza-agiria da. Saltzailearen edo zerbitzu emailearen, eroslearen, data, kopurua, unitateko prezioa, prezio totala, deskontuak eta zergak jaso behar ditu. Faktura legezko ziurtagiria da, ogasunaren aurrean produktu edo zerbitzu bat saldu eta erosi dela frogatzen duena, eta beraz horri buruz ordaindu do deskontatu beharreko zergak ezartzen dituena.
Fakturak arruntak, zuzentzaileak (aurreko fakturak zuzentzeko) eta laburbiltzaileak (epe batean izandako fakturak guztien laburpenak) izan daitezke.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Estrategiak (enpresa)Enpresan, estrategia plangintzan zehazturiko xede eta helburu globalak betetze aldera enpresak bere baliabideak eta ahalmenak bideratzeko modua da, ingurunearen aukerak eta mehatxuak eta enpresak dituen indargune eta ahuleziak…
Plan estrategikoa eta plangintza estrategikoaPlangintza estrategikoa enpresa edo beste erakunde batek epe luzera ezarritako helburuak lortzearren egindako analisia, hartutako erabakiak eta horietan zehazturiko ekintzak dira, inguruneak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz eta horretara…
Ustiapeneko gastuak eta aparteko gastuakUstiapeneko gastuak enpresa bati bere jardueran sortzen zaizkion gastuak dira. Adibidez, altzariak egiten dituen enpresa batentzat ustiapeneko gastua zuraren kostua, ordaintzen diren lanorduak, makineriako gastuak eta antzekoak lirateke.…