Falibilismoa eta infalibilismoa

Falibilismoa (latinezko fallibilis hitzetik, bere aldetik fallĕre hitzetik, 'engainatu', 'errorea sorrarazi') gure simesmen guztiak faltsuak izan daitezkeela, hutseginkorrak edo zalantzazkoak direla alegia, baieztatzen duen jarrera epistemologikoa da. Egia absolutua aldarrikatzen duen kartesianismoaren aurkakoa da. Beste alde batetik, egiazko ezagutza ezinezkoa baieztatzen duen eszeptizismoak ez bezala, falibilismoan zerbait ezagutu edo jakiteko arrazoi sendoak egon daitezkeela irizten da, baina ez ordea ezagutzen den hori ziurra edo egiazkoa dela baieztatzeko; zerbait behin betiko frogatzea ezinezkoa denez, ezagutza beti dago kolokan, beti behar da birraztertu; gure ezagutzak beti lirateke hipotesiak, beraz. Infalibilismoa, berriz, aurkako jarrera da, eskuratze dugun ezagutza guztiz egiazkoa dela frogatu eta zalantzarik gabekoa izan daitekeela baieztatzen duena. Falibilismoa filosofia pragmatikoaren ardatzetako bat izan zen, bereziki Charles Sanders Peirce-ren eskutik.

Ikus, gainera