Faltsazionismoa (falsazionismoa)

Faltsazionismoa Karl Popper (1902-1994) filosofoak sorturiko irizpide epistemologikoa da, bere arrazionalismo kritikoaren baitanm, eta bereziki induktibismoaren, positibismo logikoaren eta berifikazionismoaren aurkakoa dena, eta metodo hipotetiko-deduktiboaren aldekoa. Horren arabera ezagutzaren eta zientzioaren aurrerapena ez da gertatzen hipotesi baten alde dauden kasu partikularrak bilduz, baizik eta hipotesi horiek faltsutu edo gezurtatu egiten dituzten kasuak aurkiktuz, eta hipotesi berriak planteatuz eta garatuz  egiazkoak diren (faltsutzen ez diren) bitartean. Ildo horretatik, hipotesi zientifikoetarako faltsugarritasunaren irizpidea planteatu zuen, faltsugarriak ez diren proposizio eta hipotesiak zientifikoak ez direla adieraziz; adibidez, "badago kolore gorrixka bat pertsona autisten artean ikara sorrarazten duena", ez da proposizio faltsugarri bat, kolore gorrixka asko probatuta ere, beti argudiatu daitekeelako ikara sorrarazten duen kolore zehatza ez dugula aukeratu.