Faltsugarritasuna (faltsabilitatea)

Faltsugarritasuna edo faltsabilitatea hipotesi eta teoria zientifikoak ukatu eta gezurtatuak egiteko ahalmen edo posibilitatea da, horretarako beharrezkoak diren beharketak edo esperimentu-emaitzak aurkeztuz. Hipotesi edo teoria faltsugarria ez bada, ez dago hura gezurtatzeko modurik. Faltsugarritasuna da beraz, erreproduzigarritasunarekin batera, teoria bat zientifikoa dela baieztatzeko demarkazio-irizpide deitzen diren baldintzetako bat. Hipotesi edo teoria bat faltsugarria izateko, zehatza eta ahalik eta orokorrean izan behar da; adibidez, "bihar euria egiteko probabilitatea 0.8 da" proposizioa ez litzateke zentzu hertsian faltsugarria, eta beraz ez litzateke zientifikoa izango, biharĀ  izan euria ala ez, ez baitago hura faltsua dela baieztatzeko modurik. Faltsugarritzat eta beraz pseudozientziatzat hartzen dne teoria bat psikoanalisia da, zuzenean behagarriak eta berax faltsugarriak ez diren kontzeptu lausoetan oinarritzen delako. Zientziaren garapenean faltsugarritasunaren irizpidea nabarmentzen duen epistemologia zientifikoaren adarra faltsazionismoa da, zeinaren ordezkari nagusia Karl Popper den.