Familia-plangintza

Familia-plangintza nahi gabeko haurdunaldiak ekidin, bilatutako haurdunaldiak erraztu eta haurrak noiz izatea erabaki eta bideratzen duten neurrien multzoa da, indibidualki nahiz familiaren baitan erabateko askatasunez hartutakoak, behar denean gizarte laguntzarako erakundeek sustatu eta bultzaturik. Maiz kontrazepzio edo antisortzearekin lotu da, baina bestelako erabaki eta ekintzak ere hartzen ditu, hala nola haurra zaintzeko baliabideen eskaintza, hala nola haurra etxean zaintzeko, haur-eskolak eta osasuna. Beraz, familia-plangintzaren helburua haurrak izan ez izan erabakitzeaz gainera, haurra izatea erabakitzen duten emakume eta familiek haurra ongizatez hezteko, osasun-, hezkuntza- eta behar emozionalak beteaz, behar diren baliabideak, erabakiak eta ekintzak zehaztea da, gizartean horretarako behar diren baliabideak eskainiz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, family planning; gaztelaniaz, planificación familiar.