Fariseuak

Fariseuak edo fariseoak talde erlijioso judua zen. Talde nabarmena zen judaismoaren baitan, saduzeuekin batera Sanedrina izeneko biltzar edo kontseilu erlijiosoa kontrolatzen baitzuten. Taldearen sorrera K.a. V. mendean kokatzen da. Jerusalemgo erorketaren ondoren, K.o.  70 urtean, fariseoek talde nagusia bilakatu ziren, eta egungo judaismo korronte nagusiaren iturburua osatzen dutela esan daiteke. Fariseuei buruzko erreferentziak Itun Berritik eta Flavio Josefo historialariaren eskutik, bera ere fariseu, datozkigu. Tora lege mosaikoa zentzu hertsian eta zorrotz jarraitu ordez, egoeraren arabera interpretatzen zuten, eta ahozko tradizio judua ere aintzat hartzen zuten errebelazio iturri gisa. Herri xehean ospe handia izan zuten. Itun Berriko aipamenen artabera, Jesus Nazaretekoak harreman gatazkatsua izan zuen fariseuekin: dotrina juduaran inguruan deadostasunak izan zituzten, Jesus hiltzeko konplotean parte hartzen dute eta Joan Bataiatzaileak "sugekumeok" deitzen die.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, Pharisees; gazteleraz, fariseos.