Fatalismoa

Fatalismoa (latinezko fatum hitzetik, euskaraz "patua") gertaera batzuk ezinbestean gertatzen direla sinestea da, beste ezer gertatzeko aukerarik gabe, gertatu behar den hori patua delako. Determinismoan ez bezala, non gertaerak kausa-efektu erlazio baten bitartez loturik dauden, fatalismoan azken gertaerara iristeko hainbat aukera egon daitezkeela onartzen da, baina azkenean beti gertatuko da gertatu beharrekoa. Gainera, determinismoan gertatu behar zena saihestu egin daiteke gehienetan, horretarako erabakiak hartuz eta egin beharrekoak eginez aldez aurretik; fatalismoan berriz, ez dago ezer egiterik, egiten duguna egiten dugula, gertaera fatala beti gertatuko da.