Fede ona edo onustea

Zuzenbidean, fede ona edo onustea pertsona batek on beharrez jokatzen duenean gertatzen da, zuzenbidearen printzipioak eta legeak urratzeko asmo txarrik gabe. Bereziki zerga zuzenbidean erabiltzen da: zergapekoei fede ona suposatzen zaie, eta errua frogatzearen ardura zerga administrazioari dagokio. Halaber, fede onak egindako urraketen ondorioz ezartzen diren zigor eta isunak arintzen du.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, good faith, bona fide; gaztelaniaz, buena fe.