Felazioa

Felazioa (latinezko fellatio hitzetik, "zurrupatzea") zakila ahoaz kitzikatu eta ahoan sartzea da. Zakila ahotik eztarriraino sartzen denean, eztarri sakona deitzen zaio. Praktika heterosexual nahiz homosexuala da. Plazer handiko praktika gizonentzat, guztiz kitzikagarria, ahoko hezetasuna lagun eta mingainaz egin daitezkeen mugimendu eta laztanei esker. Hori dela eta, ohiko praktika da sarpen aurreko praktika sexual gisa, zakila gogortu eta zutiarazteko, eta bereziki gomendagarria disfuntzio erektil edo zutikorra dagoen kasuetan. Ez da ordea praktika orokorra, eta moralagatik zein higienegatik emakume batzuek uko egiten dioten praktika, da. Higienearen aldetik, ez du arazorik planteatzen zakila aurrez ondo garbitzen bada, baina arriskutsua izan daiteke promiskuitate kasuetan.  Hori dela eta, harreman esporadikoetan, preserbatiboa erabiltzea gomendatzen da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, fellatio; gaztelaniaz, felación.