Feminizazioa

Feminizazioa gertatzen dela esaten da lanbide edo egoera batean emakumeak gizonak baino ugariagoak direnean. Zehatzago, feminizazio-indizea ere definitzen da: egoera bati buruz, egoera horretan dauden emakumeen zati egoera horretan dauden gizonezkoen kopurua da; feminizazioa dagoela esaten da indizea 1 baino handiagoa denean, eta zenbat eta nabarmenagoa 1etik zenbate eta urrunagoa izan. Feminizazioa ohikoa da erizaintzan, lehen mailako irakaskuntzan (andere√Īoaren estereotipoa sortzea ekarri duena), garbitzaileen artean, etxeko langileen artean, agureen zaintzan, hegazkinetako laguntzaileen artean, eta berrikiago kazetarien artean; halaber, pobreziaren eta prekarietatearen feminizazioak ere jaso dira. Aurkako fenomenoa maskulinizazioa da.