Femizidioak eta feminizidioak

Femizidioa emakumeen hilketa da, emakumea izateagatik burutua, plazerez, sadismoz edo gizonak emakumea berea dela pentsatzen duelako. Femizidio terminoa 1970eko hamarkdan sortu zen homizidio termino neutralaren aukera moduan, emakume zapaldu eta gutxietsien hilketak izendatzeko, gizona haien gainetik dagoela pentsatzen duelako burutuak. Feminizidio terminoa, berriz, beranduago sortu zen, eta kutsu politiko eta soziologikoa hartzen du, erakunde politiko eta sozialei ere hilketa horien ardura egozten baitzaie termino horretan, misoginia modu agerikoan edo ezkutuan sustatzegaatik eta hilketa horiek saihesteko beharrezko diren babes neurriak ez hartzeagatik. Feminizidio terminoa Marcela Lagarde mexikar ikertzaileak asmatu zuen, hain zuzen Mexikon gertatzen diren neska eta emakumeen hilketa eta desagerpenen inguruan estatuaren utzikeria, isilkeria eta zabarkeria gaitzesteko. 1 2

Erreferentziak

1.
The definitions of the concepts “femicide” and “feminicide.” United Nations. http://endviolence.un.org/pdf/LatinAmericanProtocolForInvestigationOfFemicide.pdf. Accessed 2018.
2.
Femibcide and Feminicide. Guatemala Human Roghts Commission. http://www.ghrc-usa.org/Programs/ForWomensRighttoLive/factsheet_femicide.pdf. Accessed 2018.