Fenix hegaztia

Fenix hegaztia, suzko hegaztia ere deitua, kondairazko hegaztia da, biziraupenaren eta jakituriaren ikurtzat hartu izan dena.  Kondairaren arabera, hegaztiaren habi azpian adar bitxi batzuk jarri eta haiekin batera erretzen zen hegaztia ere, errauts haietatik berriz ere sortzeko, jakituria handiagoarekin. Kondaira oinarritzat, fenix hegaztia erresilientziaren ikur eta alegoriatzat hartu izan da, sua eta adarrak azpian dituela, bereziki heraldikan baina baita artean eta literaturan,  oztopo, hondamen eta suntsipenen ganetik, indar eta biziberritua eta beti garaile ateratzen den hura irudikatzeko.

107 hitz
Kategoriak