Fetitxea

Antropologian eta etnologian, fetitxea gizatalde batean erabiltzen den objektu magikoa da, gizakiak egin eta landutakoa, naturaz gaindiko ahalmena duena eta izpirituekin komunikatzeko bitartekari moduan erabiltzen dena. Terminoa portugalerazko feitiço terminotik dator, portugaldar marinelek esplorazioen garaian Gineako talismanak eta beste objektuak izendatzeko erabilia, eta bere aldetik latinezko factitius terminotik dator, "egina", fetitxeen izaera artifizialari erreferentzia eginez.