Bezeroen fidelizazioa

Bezeroen fidelizazioa enpresa batek bezeroek enpresa eta markarerkiko duten jarrera sendotu, iraunkor bihurtu, bezeroak enpresako produktuak erosteko probabilitatea gehitu (salmentak errepikatuak eta gurutzatuak) eta azkenean bezeroa enpresako produktuen preskriptore moduan joka dezan planifikatu eta burutzen diren estrategia, erabaki eta jardueren multzoa da. Harreman-marketinaren barruan garatzen den estrategia da. Fidelizazio-estrategiaren arrakastak produktuei gainprezioa jarri, lehiakideen sarrera eragotzi eta bezeroak eskuratu eta atxikitzeko kostuak murrizten ditu.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, customer loyalty, customer retention; gaztelaniaz, fidelización de clientes.