Filibusterismoa

Historikoki, filibusteroak (neerlanderazko vrijbuiter hitzetik, etimologikoki vrij eta buiter hitzetatik,  "harrapakin librea") Mendebaldeko Indietako espainiar koloniak arpilatu egiten zituzten piratak ziren. Geroztik, adiera ezberdinekin erabili da, esaterako Estatu Batuetatik Kuba, Nikaragua eta Espainiako beste kolonietara XIX. mendearen erdialdean eraso eta arpilaketa espedizioak egiten zituzten mertzenarioak izendatzeko.

Egungo adieran, ordea, filibusterismoa legebiltzar eta pareko beste batzarretan, gehiengoaren aurka dilazio edo atzerapena aurrera daraman taldearen estrategia da, oztopo eta traba formalak jarriz, funtsezko gaiari buruzko bozketa eta erabakia boikoteatzeko.

Erreferentziak